XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Beste inolako erakundek, edonolakoa delarik ere, publikoa zein pribatua, ezin izango du Koperatiba hitza edo Kop. laburdura erabili, erabakiren batek berariaz hartara behartu edo hartarako baimena ematen dion kasuetan izan ezik.

3. atala. - Elkartearen egoitza

Koperatibak bere egoitza, Euskal Autonomi Elkartearen lurraldearen barruan bere bazkideekiko jarduerak neurri handienean burutzen dituen lekuan edo administrazio-kudeaketa eta enpresa-zuzendaritza biltzen dituen lekuan izango du.

4. atala. - Gutxieneko baltzu-kapitala

Gutxieneko baltzu-kapitala ezin da milioi bat pezeta baino gutxiagokoa izan, eta pezetatan neurtuko da.

Gutxieneko baltzu-kapital horri dagokion kopurua koperatiba eratzen den unetik egon beharko da oso-osoan ordainduta.

5. atala. - Besteekiko eragiketak

1. Koperatibek beren koperatiba-jarduera beste batzuekin ere eraman ahal izango dute aurrera, baldin eta, legeak eta estatutuek berariaz galerazten ez dutela, bazkideekiko jardueraren lagungarri izan edo horren menpe badago.

Lagungarria edo bazkideekiko jardueraren menpekoa dela pentsatzeko, besteekiko eragiketentzat legean jarritako baldintzak eta mugak bete beharko ditu koperatibak.